Antzerki Tailerra antolatu du Bergarako Musika Eskolak

Miren Manias 2010eko otsailaren 19a

Otsailaren 27an hasi eta martxoaren 27ra bitartean, hiru ordutako 4 saio egingo dituzte guztira. Zapatutan izango dira hitzorduak.

Bergarako Musika Eskolak esperientzia handia du formatu musikaleko antzezlanetan. Oraingo honetan, baina, eskolan eremu berri bat sortzeko asmoz antolatu dute Antzerki Tailerra.

Kantu ikasleen aspaldiko eskakizuna izan da, eta musika eskola ere antzerki tailerra antolatzeko asmotan zebilen. Ikastaroa 15 urtetik gorakoentzat da eta dagoeneko, 7 ikaslek eman dute izena. Hori bai, gehienez, 12 laguneko taldea osatu nahi dute.

Otsailaren 23ra arte egongo da ikastaroan izena emateko aukera. Horretarako, Musika Eskolaren telefonora deitu ala posta elektronikora idatzi beharko da: 943 76 57 80 / idazkaritza@bme.e.telefonica.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak