Antzerki saio didaktikoa izan zen zapatukoa, umeak ere aktore lanetan ipini zituena

Miren Arregi Amasorrain 2008ko mai. 18a, 21:43
Bullying-aren eta arrazakeriaren gaineko antzezlana egin zuten Bergarako Udalak eta Baketik zentroak antolatuta, Aroztegin. OIatz Gorrotxategik eta Roberto Ferrok aurkeztu zuten antzezlana, Orla Hasson hezitzaile irladarraren gidaritzapean. Bertaratu ziren ume eta gaztetxoek ere hartu zuten parte, antzezlanaren ostean egin zuten antzerki foroan.

Jone, Gika eta Sara. Horiek dira zapatuan, Bergarako Aroztegi aretoan 8 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoendako eskaini zuten ikuskizuneko protagonisten izenak. Bullying-aren eta arrazakeriaren gaineko antzezlana, Bergarako Udalak antolatu zuen eta Baketik zentroko antzerki taldeak eskaini zuen emanaldia.


Gaur egun pil-pilean dauden bi gaiok aurkeztu zituzten Olatz Gorrotxategi eta Roberto Ferro aktoreek. Eta ikusle gazteek ez zuten inongo arazorik izan istorioa ulertzeko; aroztegi aretoan bildu ziren 40 neska-mutilek, adi adi entzun eta ikusi zuten aurkeztu zitzaiena.

Parte hartzea handia
Baina bertaratu zirenak ez ziren  antzezlan bat ikustera soilik joan. Izan ere, horren ostean, antzerki foroa deritzon eta umeen parte hartzea bultzatzen zuen emanaldia zuten prestatuta. Antzezlaneko istorioak amaiera tragikoa zuela-eta (Sarak bullying-a jasaten du ikaskideengandik eta gora-behera askoren ostean, aldamio batetik erori eta hanka apurtuta amaitzen du), ikusle gaztetxoei istorioak amaiera zoriontsuago bat izan zezan proposamenak egiteko eskatu zieten. Ondoren, proposamenak hartu eta umeek antzeztu zituzten amaiera zoriontsuok. Ikusle guztiak ere hunkituta ikusi genituela antzezlanaren amaieran; istorioak lortu zuen helburua, beraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak