Antxon Sasiaini ongietorria egin zioten

AstelehenekoGoienkaria 2007ko urtarrilaren 15a

Abenduaren 21ean iritsi zen Antxon Sasiain preso ohia Bergarara, aske utzi ostean. 2002an Frantziako poliziak atxilotu eta 2005ean estraditatu zuten Espainiara. Zapatuan egin zioten ongietorria plazan.

Aurreskuaren ostean, herriko hainbat taldetako ordezkariek opariak eman zizkioten, eta oraindik preso daudenen senideek, krabelin bana. Enaitz Alustizak bertsoak kantatu zizkion, eta Askatasunaren idatzi bat irakurri zuten gero. Ekitaldiaren ostean manifestazioa izan zen eta, gero, afaria Sasiainen etorrera ospatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak