Aniztasunaz eta bizikidetzaz jarduteko batzarra, eguenean

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 23a, 11:54

Kultura etxean izango da, 19:00etan eta Udalak herritarrei parte hartzeko dei egiten dei

Udalak, Anitzak ekimenarekin elkarlanean, 2009ko otsailean aniztasunaren eta bizikidetzaren inguruan abiatutako eztabaida prozesuak aurrera jarraitzen du. Bergarako herritarren jatorri ezberdinak sortarazten duen aniztasunaren kudeaketari buruz hausnartzeko gune ireki bat sortu nahi izan dute eta helburua da bergarar guztien, euren jatorria dena delakoa izanda ere, parte-hartzea ahalbidetzea. Hala, elkar ezagutzea eta guztion eskubideak errespetatuko dituen bizikidetza bermatzeko eman beharreko urratsak eta egon daitezkeen erronkak mahai-gaineratzeko.
Otsailetik hona hainbat herritar eta eragilerekin batzartu dira euren iritzia jasotzeko. Orain, lan horri jarraipena emateko, aniztasunak elkarbizitzan daukan eragina aztertu nahi dute. Horretarako, beste bi elkargune egingo dituzte: azaroaren 26an eta abenduaren 10ean, 19:00etan, kultura etxean. Eztabaidak arloka planteatuko dituzte eta landuko dituzte, besteak beste, eskubide sozial eta politikoak, sozio-ekonomia eta lan harremanak eta hizkuntza. Udalak parte-hartzeko dei egiten die herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak