Aniztasuna eta bizikidetzaren gaineko eztabaida eguaztenean

Maider Arregi 2009ko maiatzaren 25a

Bergarako eta Euskal Herriko aniztasuna eta bizikidetzaren inguruan, eztabaida parte hartzaileak antolatu ditu Gizarte Ongizate Sailak. Eguaztenean, maiatzaren 27an, egingo da eztabaida kultura etxean, 18:30ean.

 

Bergarako eta Euskal Herriko aniztasun eta bizikidetzaren gaineko eztabaida parte-hartzailea.

Migrazioak Bergarako eta Euskal Herriko idiosinkrazioren zati dira eta izan dira. Udalerri honetako herritarrek bizitza konpartitzen dute. Bergarako Udalak ulertzen du herritarrek parte hartzeko eta elkarrizketak izateko bideak ireki behar direla, aniztasuna eta bizikidetza aztertzeko guneak; eta prozesu horren ondoren perspektiba guztiak batera jarri. Horretarako, maiatzaren 27an hausnarketa bat egingo da lehenengo esparruaren inguruan: Euskara, Jatorrietako Hizkuntzak, Hezkuntza, Kultura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak