Aniztasun Astea eguenean hasiko da

Maider Arregi 2010eko urtarrilaren 18a

Gora behera batzuk tarteko, egunetik zapatura, hilaren 21etik 23ra bitartean egingo dira Aniztasun Astean antolatutako ekintzak. irekiera ekitaldia, kultura etxean izango da, 18:30ean, Agurne Barruso alkatearen eskutik. Jarraian duzue egitaraua:

Urtarrilak 21, eguena

  • 18:30, Jardunaldien irekiera. Agurne Barruso, Bergarako alkatea.
  • 19:00, HIK IKASI, GUK HASI, eta DENOK HAZI. Hezkuntza, kultura eta hizkuntzei buruzko hitzaldia.

Iñigo Arregi (euskaltzalea)

Markos Nanclares (Aniztasunaren trataeran irakasle aditua)

Maitane Arizabaleta (Jardun euskara elkarteko kidea)

Tokia: Kultura etxea

Urtarrilak 22, barikua

  • 18:30, HORRELAKOAK GARA, Bergara eta Euskal Herriaren argazki sozial eta ekonomikoa. Egindako diagnostikoaren datuen aurkezpena eta irakurketa eta egoera sozioekonomikoaz mahai ingurua.
  • Pedro Albite (EHUko irakaslea eta Anitzak ekimeneko kidea).
  • Antxon Mendizabal (EHUko nazioarteko ekonomiako irakaslea)
  • Gloria San Pedro (Inclusion Bergarako kide bat)

Tokia: Kultura etxea

Urtarrilak 23, zapatua.

ANIZTASUN EGUNA

  • 12:00, perkusio eta txalaparta tailerra, Gaztetxean.
  • 14:30, HERRI BAZKARIA. Jatorri ezberdinetako platerrak probatzeko aukera ezin hobea. Artetse elkartean. 3 euro
  • 16:30, kafe-tertulia Jon Maiarekin. Riomundo liburuaren gaztelerazko argitalpenaren aurkezpana. Pol Pol tabernan.
  • 19:00, KALEJIRA HERRIKOIA, trikitixa eta Afrikako perkusioak animatuta. Herriko plazatik abiatuko da.
  • 22:00, Kontzertua eta ikuskizuna Zabalotegi aretoan. Bumpada Sound-ek eta Euskal Herria anitza kolektiboak, ANITZAK HITZAK disko berria aurkeztuko dute: hip-hop, break dance, beat box, bertso hop, bideo,...
  • 00:00, Aniztasunaren jaia DJrekin Pol Pol tabernan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak