Loreak eta landareak dantzan izango dira, baita zizareak eta bestelako izakiak ere. Hala, guztia etengabe mugitzen eta aldatzen den mundu bat erakutsiko dute La Dinamika taldekoek. Kolore eta mugimenduekin aho bete hortz geratuko dira umeak; paradisu galduan murgiltzeko aukera izango dute, dantza eta poetika eszenikoaren bidez.
Ezagunak Debagoienean
Ez da lehen aldia gure ibarrean Animaliak ikusteko aukera izango dugula; iaz Arrasaten antzeztu zuten, adibidez. Sarrera hiru euro ordaindu beharko da.