Andrey Amador nagusi Gorlan, eta Unai Arantzabal laugarren

Mireia Bikuña 2008ko mar. 30a, 19:00
Lizarte taldeko ziklistak 2:24:43ko denbora egin du helmugan. Haren atzetik, denbora berdinarekin, Mikel Filgueira eta Eneko Echeverz sailkatu dira. Unai Arantzabal bergararra, laugarren tokian helmugaratu da, 2:25:40ko denborarekin. Amateur mailakoendako Gorlako Igoerak 34. edizioa bete du, eta inoiz baino ziklista gehiago elkartu dira irteeran, hain justu ere, 160 txirrindulari.

Sari banaketa ekitaldian  Andrey Amadorrek esan zigun modura, Deskargan apurtu zen lasterketa. "Taldekideen laguntza izan dut hasierako kilometroetan. Sortu diren ihesaldiak bertan behera uzteko lana egin dugu. Hala, nire burua ondo ikusi dut, eta Deskargan aurrera egitea erabaki dut. Dena dela, eguraldiagatik edo, azken kilometroak oso luzeak egin zaizkit", esan zigun Andrey Amadorrek.

Eguraldi ona irteeran

Eguraldi epela egiten zuen Bergarako plazan tropelak irteera hartu zuenean. Han justu ere, inoizko tropelik handiena izan zen: 160 txirrindularik hartu zuten irteera Gorlako Igoeraren 34. edizioan.
Txirrindulariek Osintxu aldera egin zuten lehenengo, eta handik ibarrean gora Elorregi igo zuten. Mendiko sarirako puntuagarria zen marratik Azpiru-Ugarte taldeko Isaac Masegu pasa zen lehena. Gorlatik lehen aldiz pasatzerakoan tropela nahiko sakabanatuta zegoen. Handik Urretxura eta Zumarragara egin zuten, jarraian Deskarga igotzeko, eta  han egin zuen aurrera irabazleak. Gorla igotzen hasi zenean minutu bateko abantaila zuen tropelarekiko. Errenta bukaeraraino mantendu zuen.

Profesional mailara iritsi

Iaz zortzigarren tokian sailkatu zen Gorlako Igoeran; baina, aurten ziklistarik indartsuena da hiru lasterketak irabazi ditu-eta, hain zuzen, Soraluzen, Lauskizen eta Gorlan. Andrey Amador indartsu dago, eta helburu bakarra du denboraldirako: "Nire helburu bakarra profesional mailara iristea da, eta horretarako egingo dut lan denboraldiko proba guztietan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak