Anari, domekan gaztetxean

Edu Mendibil 2006ko abe. 1a, 13:50

Txapa Irratiak Anariren kontzertua iragarri du domekarako. Kantari azkoitiarrak emanaldia egingo du gaztetxean, 20:00etan hasita. Zebra (Metak, 2005) bere azken diskoko kantuak abestuko ditu Anarik Bergaran.


Karlos Osinagak ekoiztuta, diskoa Tolosako Bonberenea estudioan grabatu zuten eta kritikak harrera beroa eskaini zion Anariren hirugarren diskoari. Hainbat adituren ustez, Anariren lan borobilena da. Aurretik beste bi disko kaleratu zituen: Anari (1997) eta Habiak (2000), biak Esan Ozenki diskoetxearekin. Hirugarren diskoan hamar kantu bildu ditu eta, aurrekoetan bezala, doinu goibel eta bakartiak eta atmosfera ezerosoak dira tartean. Ez da Anari zuzeneko emanaldiak sarritan ematen dituen horietakoa. Berarekin batera, Borja (gitarra), Drake (baxua) eta Mikel Abrego bateria-jotzailea izango dira gaztetxean, domekako kontzertuan. Sarrerak 5 eurotan salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak