Gipuzkoako Aldundiak ia 47 milioi euro inbertituko ditu Bergaran, 46.952.618 euro, zehazki. 2007an, 19.562.794 euro inbertituko ditu, eta gainerakoa, datozen urteetan. Horixe onartu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek abenduan.
Aurrekontu osoaren zatirik handiena Bidegik erabiliko du: bi milioi euro aurten, autobidea zaintzeko, eta beste 25 milioi euro hurrengo urteetan, AP-1eko mantentze lanetarako eta Urretxu eta Bergara arteko errepidea egiteko. Aurten gastatuko dituen beste kopuru batzuk: 1.150.000 euro kultur ekipamenduetan; 6.794.934 euro landa ingurunearen garapenean; eta 1.681 euro hiri hondakinen prebentziorako. Aurrekontuak sarean daude, www.gipuzkoa.net/ogasunanet/aurrekontuak webgunean.