Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herri kirola, boloak, toka, igerilekuko jolasak, Jarduntxioa... lau zapatutan zehar herriko 4, 5 eta 6. mailako 60 bat gaztetxo ibili dira lehian, 8 talde guztira, eta azkenean "Albondiga erreak" gailendu dira Jardun euskara elkarteak antolaturiko olinpiadetan. Sari bikaina jaso dute gaztetxoek: Arcachoneko aquaparkera irteera.