Aitzol Ena eta Maite Lazkano Euskal Herriko txapeldun

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko urr. 12a, 00:58
Bikote bergararra izan da Euskal Herriko 33. dantza txapelketako irabazlea. Merezimendu osoz irabazi dute, saio bikaina egin ostean. Jendez lepo egon da Segurako Baratze pilotalekua.

Ez da ezustekorik eman. Aitzol Ena eta Maite Lazkano bikote bergararra faborito zen Euskal Herriko dantza txapelketa irabazteko, eta saio bikain baten ostean, merezimendu osoz irabazi dute. Bigarren lekuan Hernaniko Xabier Segurak eta Lierni Martiarenak osatutako bikotea geratu da eta hirugarren lekuan, berriz, Lezoko Iker Sanzek eta Pasaiako Idoia Besalak amaitu dute.
Segurako Baratze pilotalekua jendez lepo egon da, txapelketak pizten duen ikusminaren seinale. Ordu erdiko atzerapenarekin hasi da txapelketa, arazo teknikoengatik.

Omenaldia sariaren egileari
Azken zazpi urteetan garaikurraren egile izan den Nestor Basterretxeari omenaldia egin diote. Izan ere, Basterretxeak musu truk egin izan du eskultura eta antolatzaileek euren esker ona erakutsi gura izan diote. Basterretxea berak eman die saria Ena eta Lazkanori. Bejondeiola bikote bergararrari.
Bestalde, aldaketak izan dira aurtengo txapelketan. Orain arte San Joan jaien bueltan egiten zen txapelketa, baina aurten udazkenean egitea erabaki zuten, ekain amaieran dantzariek izaten dituzten ikasketa konpromisoengatik. Ez da hori, baina, aldaketa bakarra izan; neska bikote batek hartu dute parte lehenengoz: Azaitz Unanuek eta Aizkoa Medinabeitiak osatutako bikoteak, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak