Bi urte bete dira Arantzabal eta Garaiondo bergararrak preso daudela. Herriko tabernak, Eusko Abertzale Ekintza eta EHAK sumarioen barruan prozesatuta daude.
Presoaldi prebentiboa beste bi urtez luzatzeko defentsa egin du Vicnete Gonzalez Motak. Argudiatu du arrastoak badaudela ETAren sare instituzionaleko kide direla, baita behin eta berriz delitua egin izanarenak ere.