Aittor Arantzabal fidantzapean aske lagatzeko agindu du epaileak

Usoa Agirre 2010eko otsailaren 5a

50.000 euroko fidantza ezarri du epaileak. Orain, diru kopuru hori lortzeko ahaleginetan dabil familia. Agurne Barruso Bergarako alkatearekin egon gara eta esan digu euren helburua dela "gaur bertan Bergaran egotea Aittor". Udaleko langilea da Arantzabal.

Aittor Arantzabal 2008ko otsailean atxilotu zuten Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Atxiloketa horietan Polizia Nazionalak 14 pertsona atxilotu zituen Euskal Herrian. Tartean, Aittor Arantzabal eta Mikel Garaiondo bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak