Aittor Arantzabal eta Mikel Garaiondo atxilotu dituzte

Goiatz Arana Begiristain 2008ko ots. 11a, 09:23
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Polizia Nazionalak 14 pertsona atxilotu ditu goizaldean Euskal Herrian. Tartean daude Aittor Arantzabal eta Mikel Garaiondo bergararrak. Segurako atxiloketen ostean elkarrizketa egin zioten GOITBn Aittor Arantzabali, hemen duzue elkarrizketako bideoa.

Karmelo Landa, Sonia Jacinto, Jesus Maria Agirre Arrobare, Mikel Etxaburu, Eusebio Lasa Altuna, Peio Xabier Galvez, Joseba Zinkunegi, Josetxo Ibazeta, Iñigo Valdakalonge, Jose Manuel Jurado eta Karmele Aierbe dira atxilotutako beste hamabi kideak. 14. pertsona bat, Nuria Alzugarai, Granadan atxilotu dute, Askatasunaren arabera, preso bat bisitatzera joan eta gero.

Polizia Nazionalak miaketak ere egin ditu, besteak beste, Elorrion. Eta, horrez gain, EAEk Barakaldon duen egoitza miatu eta itxi egin dute.

Garzonen arabera, atxilotuetako batzuk Batasuneko mahaikideak dira eta beste batzuk, aurrez atxilotu dituzten Mahai Nazionaleko kideak ordezkatzeko prest zeuden.

Gaur Madrilera

13 atxilotuak gaur bertan eramango dituzte Madrilera, Poliziaren egoitzara. Oraingoz inkomunikatuta daude. Datorren asteazkeneraino ez dute deklaratuko, ziurrenik, Auzitegi Nazionalean.

Aittor Arantzabali GOITBn egindako elkarrizketa

Segurako atxiloketen ostean egin zioten elkarrizketa Goiena Telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak