Izan ere, Esloveniako bero eta hezetasun itzelak, proba uste baino denbora gehiagoan egitea elarri zuen. Hala, 3 ordu eta 4 minututan Marathoia bukatzea helburutzat bazuen ere, azkenean 3 ordu eta 41 minutu behar izan zituen helmugara heltzeko. Hala ere, badaki halako probek eta esperientziek bizitzan asko irakasten dutela.
Esandako moduan, amaitu zuen Marathoia Erañak, 3 ordu eta 41 minututan. Marka hori hobetu dezakeela badaki, eta dagoeneko hasi da Azaroan egingo den Donostiako Marathoia prestatzen. Debagoienean, oso toki egokiak ditugu haren esanetan entrenatzeko eta Donostiako proba iritsi arte, hemen ibiliko da entrenatzen, probaren egunean duen onena eman ahal izateko.
Bere errekorra 2 ordu eta 41 minututan dago.