Aitor Borobiak pisu arinean (60-70 kilo) 3. postua lortu zuen, eta garaikurrarekin bueltatu zen etxera. Hau lortzeko baina lan gogorra egin behar izan zuen. Lehenengo borrokaldia gogorra izan zen, eta hiru tanda behar izan zituen Borobiak finalerdietara pasatzeko. Biagrren borrokaldian irabazle geratu zenaren aurka–Ferran Gandia valentziarra– lehiatu zen Aitor Borobia. Tanda gogorra izan zen esperientzia handiko borrokalariaren aurka. Finalera nor pasatuko zen jakiteko 3minutu eta 38 segundoko borroka gogorrean aritu zien, eta valentziarra pasatu zen finalera. "Lehen borrokaldia hiru tandatan irabazi dut, lehenengo bietan berdindu ondoren azkeneko tandan irabazteko aukerak ikusi ditut eta halaxe izan da". David Tabaresentzat, berriz, parte hartzen zuen lehen txapelketa izan zen zapatukoa. Bera pisu ertainean lehiatu zen (70-80 kilo), eta berak baino esperientzia gehiagoko errioxar baten aurka ezin izan zuen ezer egin. Borrokaldia gogor hasi zuen, baina nekearen eraginez behera egin zuen azken unean. " Lehen txapelketa izateko oso pozik nago lortutakoarekin, nahiz eta kanporatua izan. Txapelketa txukuna egin dut" ,adierazi zigun Tabaresek.
Bi karatekek Bergaratik joandako zaleei eskerrak eman nahi dizkie emandako animuengatik.