Aire libreko zinema egongo da abuztuan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 24a

Abuztuko eguen bakoitzean filma bat emango dute San Martin plazan. Bost guztira: hiru euskaraz eta bi espainolez.

Aurtengo abuztuan ere aire libreko zinema eskainiko dute Bergarako San Martin plazan. Bost filma emango dituzte: hiru euskaraz eta bi espainolez. Filmak dira: Eutsi!; Una verdad incómoda; Mozart txakurra; Noches en el museo; Ekialdea ekialde. “Saiatzen gara filmen erdiak, behintzat, euskaraz eskaintzen. Baina batzuetan ez da hain erraza, filma berriak ekarri nahi ditugulako eta denak ez direlako euskarara itzulita egoten. Eta euskaraz egindako produkzio gutxi dago oraindik”, argitu du Maider Osa kultura teknikariak.

Ikusleei begira, Maider Osak gaineratu du ahalik eta publiko zabalenak ikusteko moduko pelikulak aukeratzen saiatu direla aurten ere.

Aire libreko filmak San Martin plazan emango dituzte, abuztuko eguen guztietan. 22:00etan hasiko dira guztiak. Euria egingo balu, Seminarioko arkupetan emango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak