Urtarrilaren 14ko Hola aldizkariak dakar Ainhoa Artetaren gaineko erreportajea, argazki askorekin. Erreportaje horretan Artetak erabili dituen arropa, zapata, bitxi eta bestelakoak Marije Ibañezek aukeratutakoak dira. Azken bi urteotan dihardu harekin lanean eta iazko udatik errezitaldietarako ere janzten du. Bihar kaleratuko den Goienkarian duzue informazio gehiago. Gainera, gaurko Magazine-ko prentsa digitaleko tartean izango duzuen argazkiak ikusgai primizian.