AHTren inguruko hitzaldi informatiboa bihar

Maider Arregi 2008ko mar. 12a, 16:50
Bihar, martxoaren 13an, ostegunean, AHTren gaineko hitzaldia eta solasaldi informatiboa eta hausnarketa egingo da udaletxeko osoko bilkura aretoan, 19:00etan. Hasiera batean mahai inguru bat egitea zen asmoa baina, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailetik ez dutela parte hartuko iragarri dute. Hala, hitzaldi informatiboa egingo dute eta bertaratzen diren guztiek galderak egiteko eta solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.

Bergarako Udalak AHTren gaineko mahai ingurua egiteko asmoa zuen martxoaren 13an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan.

Bergarako Udalaren asmoa zen herritarrei baliabideak eta informazioa eskura jartzea, abiadura handiko trenaren inguruko hausnarketa egiteko. Horretarako abiadura handiko trenaren inguruan sentsibilizazio ezberdina duen jendea batu nahi izan da Udaletik; azken batean, proiektu horren aldeko eta aurkako posturak erakusteko, eta baten eta bestearen inguruko arrazoiak emateko.

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailetik parte hartuko zutela jakinarazi zuten arren, martxoaren 11n, asteartean, ez zutela parte hartuko adierazi zioten Bergarako Udalari.

Horren aurrean, martxoaren 13an, 19:00etan Bergarako udaleko osoko bilkura aretoan AHTren gaineko mahai ingurua baino hitzaldia eta solasaldi informatiboa eskainiko dira (nahiz eta Bergarako Udalaren hasierako nahia mahai ingurua egitea izan). Solasaldi horretan parte hartuko dute Iñaki Antiguedad hidrogeologoak eta EHUko irakasleak, eta Mikel Alvarezek. Azken hau buru-belarri aritu izan da autobia eta superportua bezalako proiektuen jarraipena egiten, eta baita orain AHTren ingurukoa ere. Aurkezle eta galdera egile lanetan Gorka Etxabe kazetaria arituko da.

Era berean, bertaratzen diren guztiek galderak egiteko eta solasaldian parte hartzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak