Bizilagunen proposamena aintzat hartzeko "ahalegin guztiak" egin dituztela azpimarratu du, besteak beste, abokatu talde bati ibilbide aldaketaren lege arazoei buruzko azterketa eskatzea, eta txosten horretatik ondorioztatu dute lau urteko atzerapena eragingo lukeela obretan. Izan ere, aldaketa onartzeko ikerketa eta txosten berriak egin beharko lituzke Espainiako Sustapen Ministerioak.
Iturria: berria.info