AHTren alde ez dagoela esan du Angiozar auzoak herri galdeketan

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uzt. 1a, 20:37
Angiozar bailarako alkatea eta batzarra aukeratzeko hauteskundeak ere egin dituzte domekan eta Mila Elortza aukeratu dute alkate izateko.


Angiozarko auzotarrek esan dute ez daudela AHTren alde. Proiektu horren gaineko herri galdeketa egin dute domekan. AHTren alde nago? galderari Bai edo Ez erantzun behar zioten eta gehienek ezetz erantzun dute. Bozketaren emaitzak dira: Bai: lau; Ez: 193; zuri: 10 eta baliogabetuak: bat. Partehartzea %83,87koa izan da. Herri galdeketaren emaitzak udaletxean aurkeztuko dituzte eta Udalari galdetuko diote zertan lagunduko dien iritzi hori errespetatzeko.

Hiru konpromiso
Bestalde, zapatuan AHTren inguruko topaketa egin zuten Elorrion eta hango alkateak hiru konpromiso hartu zituen EAE-ANV dagoen Udal guztietan, tartean Bergara, zabaltzeko: informazioa lortu eta herriari eman, hasitako obrak gelditu eta informazioa eman ostean, herriari iritzia galdetu. Paulino Luesma Espainiako gobernuak EAEn duen
ordezkariak esan du errekurritu egingo dituela galdeketak.

Mila Elortza auzo alkate
Galdeketarekin batera, auzo alkatea eta batzarreko beste 17 kideak ere aukeratu dituzte Angiozarren; partehartzea izan da %85ekoa. Auzotarrek Mila Elortza aukeratu dute, hirugarren aldiz, Angiozarko alkate izateko. Bere esanetan AHTk baldintzatzen ditu auzoko proiektuak. Bestalde, auzo batzorde finkoa sortzeko ere eskatzen dio Udal berriari: "auzo denek antzerako arazoak ditugu eta batzorde horrekin errazagoa izango da auzoen eta Udalaren arteko elkarlana", esan du.

Irailean, Angiozarko San Migel jaietan, berretsiko dute auzo alkatearen kargua. Bergarako alkatea gonbidatuko dute ekitaldi horretara eta inbestidura eguneko protokoloa jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak