Agur beroa egin diete Bergarako eliztarrek orain arteko parrokoei

Txomin Madina Milikua 2010ko ira. 12a, 22:55
Jose Inazio Munilla Donostiako gotzainaren presentzian burutu den elizkizunean agurtu dituzte Juan Kruz Mendizabal eta Iñigo Mitxelena parrokoak.

Zutik jarraitu dute askok gaur Bergarako San Pedro parrokian ospatutako elizkizuna. Izan ere, elizkizuna berezia izan da: bertan esan zaie agur azken urteotan Bergarako parroko izan diren Juan Kruz Mendizabal eta Iñigo Mitxelenari. Jose Inazio Munilla gotzainak esan du meza.

Sermoian, Munillak erlijiosoen libre egoteko betebeharra aipatu du, eta azpimarratu aprobetxatu beharreko luxua dela Bergarako parrokoen gaztetasuna. Hainbat une hunkigarri bizi izan dira mezan zehar, besteak beste Juan Kruz Mendizabalen agurra eta meza amaieran eliztarrek bi parroko ohiei emandako opariak. Meza ostean asko eta asko izan dira agurra aurrez aurre ematera hurbildu direnak.

Bide berriak

Parroko oihek bide berriei ekingo diete. Mendizabal Munillaren bikario izango da, eta Mitxelena  Leireko Monastegira da kontenplazio-biziera egitera. Gaurko mezan egon diren Jon Molina eta Iñaki Amutxastegik hartuko dute euren lekua. Antzuolako parroko ere izango dira.

Arrasaten ere, parroko berria

Jon Molina izan da, hain zuzen ere,  orain arte Arrasateko parroko. Atzo herriko parroko berria aurkeztu zuten, Imanol Prieto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak