Atzo, martitzena, jarri ziren Pirritx eta Porrotxek otsailaren 2an eskainiko duten saioen sarrerak salgai; eta, dagoeneko, agortu dira.
Arratsaldeko 5etan ireki zituzten pilotalekuko leihatilak. Ordurako, jende mordoa zegoen pilotaleku aurrean, ilaran. Otsailaren 2an Pirritx eta Porrotxek bi emanaldi eskainiko dituzte: arratsaldeko 4:30etan eta 6:30etan. Bada, bi emanaldietako sarrerak saldu dituzte dagoeneko. Emanaldi bakoitzerako 876 sarrera jarri ziren salgai; guztira, 1752.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak