Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Agorrosingo kanpo igerilkuaren edukiera gainditu egin zuten pasa den asteazkenean eta ondorioz, behin behineko neurriak hartu behar izan zituzten: barruko jendea irten arte, ordu erdiz Agorrosingo ate aurrean itxaron behar izan zuten askok. Herritarrak kexu agertu dira kiroldegiak hartutako neurriagatik; guk kirol teknikariari galdetu nahi izan diogu horren inguruan.