Geldialdi teknikoan hainbat lan egingo dira: igeri-ontziak hustu, legionela tratamenduak, aldagela eta zoru eta bestelakoen desinfekzio sakonak, jendaurrean egin ezin diren igeltsero lanak, ura berritu, eta abar.
Lan horietako batzuk kanpoko enpresek egiten dituzte. Enpresa hauek Aste Santuan ez dute lanik egiten. Horregatik Pazkoa Astera pasatu da geldiketa teknikoa.
Hala, sortutako eragozpenagatik erabiltzaileei barkamena eskatzen diete arduradunek eta martxoaren 31an, kirol eremuak prest egongo dela iragarri dute.