Agorrosingo inkesten emaitzak 'onak' direla azpimarratu dute Kirol Sailetik

Maider Arregi 2009ko api. 20a, 13:39
Agorrosingo Ekintza Guneko asebetetze maila inkestak kaleratu ditu Kirol Zerbitzuak. Martxoaren 9tik apirilaren 13ra bitartetan egindakoak dira inkestak. Aztertutako eremuak igerilekuak, fitness aretoa eta bainuetxea dira. Hona hemen jaso duten balorazioa:

Emaitzak zehatz mehatz ondorengo dokumentuan dituzue (pdf, 5kb)

Inkesta hauek eremu bakoitzeko iritzia jakiteko egin ditu Kirol Zerbitzuak. Guztira, 199 inkesta jaso dira. Aztertutako esparruak igerilekuak, bainuetxea eta fitness aretoa izan dira. Emaitzak jasotzeko 1etik 5erako puntuazioa emateko eskatzen zen eremu bakoitzeko alderdi zehatz bakoitzaren inguruan.

Honela jasotako emaitzak onak izan direla azpimarratu dute Kirol Sailetik. Agorrosingo esparruek osotasunean lortutako nota 3.30 izan da. Balorazioa onena jasotzen duen esparrua igerilekua izan da (3.66) eta okerrena, berriz, bainuetxea (2.98).

Esparruz esparruko azterketa egiten bada hoberen baloratzen den alorra Fitness aretoko begiraleak dira (4.05) eta okerrena igerilekutik bainuetxera pasabiderik ez egotea (2.00).

Eremuetako garbitasuna eta ordutegiak oso balorazio ona jaso dute. Hobetu beharreko alorrak dira bainuetxeko konponketak egiteko denborak, fitness aretoko makinak kopurua eta bainuetxeko aldageletako tenperatura. Alor hauek denak aztertu eta aintzakotzat hartuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak