Agorrosingo informazioa, e-mailez eta SMS bidez

Edu Mendibil 2010eko apirilaren 9a

Agorrosin kirol guneko abonatu eta erabiltzaileek, SMS eta posta elektroniko bidez jaso ahal izango dute kirol instalazioaren gaineko informazioa maiatzetik aurrera. Erabiltzaileen datuak jasoko dituzte apirilaren 30era arte.

Orain arte paretetan jarritako oharrak SMS eta posta elektroniko bidez banatuko dituzte aurrerantzean, informazioa eraginkorragoa izateko helburuarekin.
Urte berriko kirol tasak, ikasturteko ekintzak zein egutegiak eta ordutegiak, instalazioaren ezusteko itxiera jakinarazpena eta horrelakoak jakinarazi dizkiete erabiltzaileei. Mezuaren edo informazioaren premiatasunaren arabera SMS edo posta elektronikoz bidaliko dute informazioa. Premia gehien dutenak, matxura bategatik instalazioen ixtea esaterako, SMS bidez zabalduko dute eta informazio orokorra posta elektroniko bidez.

Datuak batzen

Apirilaren 12tik 30era erabiltzaileen sakelako telefono zenbakiak eta helbide elektronikoak jasoko dituzte. Eta, esan bezala, maiatzaren 1etik aurrera zerbitzua erabiltzen hasiko dira. Zerbitzua borondatezkoa eta doakoa dela azpimarratu du Kirol Zerbitzuak

Asebetetze inkestak

Bestalde, apirilaren 15era arte erabiltzaileek eskuragarri izango dituzte asebetetze inkestak betetzeko inprimakia Agorrosingo harreran. Igerilekua, bainuetxea eta fitness gela baloratzeko aukera dute erabiltzaileek. Joseba Albisu kirol teknikariak emandako datuen arabera, 4.000 erabiltzaile inguru ditu Agorrosinek gaur.

Uda kanpaina ekainaren 11n hasiko da

Uda kanpainari begira hasi dira prestaketa lanetan dagoeneko. Kirol Zerbitzutik jakinarazi dutenez, ekainaren 11n hasiko da aurtengo uda kanpaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak