Hala, Bergarako eskoletako ikasleek, Agenda 21aren barruan, irrati tailerrean uraren erabileraren kontzientzia hartzeko mezuak grabatu dituzte. Hauek guztiak musikarekin nahastuta Agorrosin Ekintza Guneko megafonian ipini dira. Dutxa guztietan uraren kontsumoa neurriz egiteko mezua da, alegia.
Datua: Agorrosingo dutxa bateko botoiari sakatzen diogun bakoitzean 3 litro ur ateratzen dira. Dutxa baterako zenbat bider sakatu behar diogu botoiari?
Futbol zelaiko ureztatze sistema
Igerilekuko jende askok interesa adierazi du gai honen gainean, eta ureztatze sisteman honen azalpena hauxe da:
Futbol zelaia ureztatzeko 15.000 litro ur behar dira. Futbol zelaia
ureztatzeko erabiltzen den ura, igerilekuko txikiko garbiketatik
ateratzen da. Ur hau aparteko ur ontzi batean batu eta kloroa
prezipitatzen uzten da. Ondoren, ureztatzeko erabiltzen da. Kloroa
duelako eta ordu batzuetan batu den ura denez, estolderi usaina hartu
dezake, baina inondik inora ez da kaltegarria ezta ur zikina ere.
Gainera, aztertzen ari dira, igerileku guztietako garbiketa urak batu
eta herrirako beste erabilera batzuetarako erabilgarriak ote diren:
kale garbiketa, belardi eta lorategi ureztatzea, estolderi garbiketa,
eta abar.