Agorrosingo datorren urteko txartela atera daiteke

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko abe. 21a, 17:27
Dagoeneko atera daiteke Agorrosin ekintza gunea erabiltzeko datorren urteko bazkide txartela. Astelehenean hasi ziren lan horretan eta lehenengo egunean 200 lagunek egin zuten.

Baja emateko

Txartela ordaintzeko modu bakarra dago: hilean hileko kuota ordaindu behar da. 18 urtetik gorakoek, adibidez, 18 euro ordaindu behar dituzte hilean. Sistema horrekin, aukera dago edozein hilabetetan baja emateko. Hori egiteko, aurreko hilaren 25a baino lehen orri bat sinatu behar da Agorrosinen bertan hurrengo hilabetea ez kobratzeko esateko. Alta, berriz, edozein egunetan eman daiteke.

Eraman beharrekoak

Aurtengo, 2006ko, Bergarako eta Mankomunitateko abonuak automatikoki bajan emango dituzte. Beraz, datorren urteko txartela ateratzeko, Agorrosingo bulegotik pasa behar da derrigorrez. Txartel mankomunatua dutenek edo lehenengo aldiz egin behar dutenek, datu pertsonalak eta kontu korronteko zenbakia eraman behar dituzte Agorrosinera. Gainerakoek, nahikoa dute hara joatearekin.
Bestalde, udal pilotalekuetarako zozketa egin dute eta emaitza Agorrosinen dago ikusteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak