Agorrosingo aldaleku berriaren oinarria ipintzen hasi dira

Leire Kortabarria 2009ko eka. 29a, 15:36
Dagoeneko ikusten da Agorrosin eta Ipintza futbol zelaietako aldagela eta gainerako ekipamendu osagarri berriaren oinarria: aldagelen ezponda edo taluda eta plataforma. Udalak nahi du ekipamendua gertu egon dadin irailerako; lanak hasita daude. Hala, udako atsedenaldia aprobetxatuko dute, datorren kirol denboraldia hasten denerako dena gertu izan dadin.

Egubakoitzean ekin zioten hondeatzeko makinek aldagela zaharrak botatzeari, eta zapatuan ere lanean jardun zuten. Oraingo astean, materialak banandu egingo dituzte: hormigoia, adreiluak… eta dena garbitu egingo dute.

220 metro koadrokoa

Udaleko Kirol teknikari Unai Asurmendik eman dizkigu ekipamendu berriaren gaineko argibideak: "Taldeendako sei aldagela, epaileendako bi, bulego bat, bi biltegi eta bi komun izango ditu ekipamenduak. Bi altueratan eraikiko dute, eta denetara 220 metro koadro inguruko hedadura hartuko du".
Asurmendik gaineratu duenez, ekipamendu berriaren abantailetako bat izango da balioko duela Agorrosingo futbol zelairako zein Ipintzako belar artifizialeko zelairako.

Agorrosin eta Ipintzarako

Ekipamendu berria ez dago lehengoaren lekuan, baizik eta estadio barruan. Horrez gain, Agorrosingo futbol zelaiko atletismo pistaren ondoan zanga bat egiten dabiltza aurrerantzean ur zikinak-eta zuzenean araztegira eraman ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak