Hiru dira Agorrosineko arduradunek azpimarratu gura izan dituzten eskaintzak. Batetik, errelebotan dihardutenendako areto bizikleta eskaintza. Goizez eta arratsaldez izena emateko aukera izango dute; hala, lanaren arabera, bi ordu horietako baten joateko aukera dute.
Funky gazte ikastaroa
Bestalde, Gazteei zuzendutako Funky Gazte ikastaroa. Iaz arrakasta izan zuela ikusita, aurten berriro errepikatzea erabaki dute.
Eta, hirugarrena, Fibromialgia eta astenia kronikoa duten herritarrendako ur gimnasia berezia. "Iaz ipini genuen ikastaroa martxan Gipuzkoako Bizibide elkartearekin batera. 13 lagun ibili ziren iaz, eta ea aurten gehiago animatzen diren", azaldu du Unai Azurmendi Bergarako kirol teknikariak.
Izenematea
2010-2011 ikasturterako izena eman gura dutenek abuztuaren 23tik irailaren 5era arteko epea izango dute. Agorrosineko kirol eskaintza guztiaren berri jakiteko eta ikastaro berrien gaineko informazio gehiago www.agorrosin.net webgunean izango duzue; eta, baita 943 777 095 telefonoan ere.