Agorrosineko kirol gunea zabalik dago

Maider Arregi 2007ko ekainaren 6a

Atzo, ekainak 5, Agorrosin Ekintza Guneko Kirol Eremua itxita egon zen 17:30etik aurrera. Arrazoia: kloro kutsadura airean. Gaur, ekainak 6, ohi bezala 7:00etan zabaldu dute.

Atzo arratsaldean hipokloritoa deskargatzerakoan gehiegizko beteka Alarmak huts egin zuen eta horren ondorioz,  kloroak gainezka egin zuen. Kloro soberakin hau aireratu eta zenbait erabiltzailek begietan azkura izan zuten eta eztarri-lehor sentsazioa izan zuten.
 
Gainezka egin zuen kloroa neutralizatu eta 19:00etarako kirol eremua berriro zabaltzeko prest zegoen. Hala ere,  erabiltzaileen segurtasunerako teknikariak 22:00ak arte egon ziren  osasun parametro guztiak ziurtatzen.
 
Gaur, ekainak 6, ohi bezala 7:00etan zabaldu dute.
 
Kirol Sailetik barkamena eskatu nahi dizkie erabiltzaile guztiei eta arduradunei azalpenak eskatuko dizkietela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak