Agorrosineko kirol gunea itxita egongo da irailaren 10etik 14ra

Arritxu Barruso 2007ko abu. 30a, 15:01

Bergarako Agorrosineko kirol eremua itxita egongo da irailaren 10etik 14ra bitartean garbiketa eta konponketa lanak egiteko. Irailaren 17 hasiko dira, bestetik, kirol ikastaro eta jarduera guztiak.

Kirol gunea itxita egongo den egun horietan legionela tratamendua, desinfektazio sakona eta hainbat konponketa egingo dituzte.

Bestalde, bainuetxeko ateak beste bi aste gehiagoz itxiko dituzte. Egin berri diren lanen ostean bukatu beharreko lan asko baitaude oraindik.

Bergarako kirol zerbitzutik jakinarazi dute, bestetik, ekainean amaitu ziren ikastaro eta jarduera guztiak iraliaren 17an hasiko direla berriz. Ekintza hauetan baja eman ez duten kirolariek, beraz, ,automatikoki bere plaza mantendu egingo dute.

Ikasturte berrirako ekintza berriak garatzen ari direla ere adierazi digute. Baina hauen berri aurrerago emango dute azaldu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak