Ageriko pintura lehiaketako lanak ikusgai kultura etxean

Maider Arregi 2007ko irailaren 13a

Bergarako Ageriko 34. Pintura lehiaketako lanak ikusgai daude Bergarako kultura etxeko erakusketa aretoan, irailaren 22ra arte. Hemen dituzue irabazleak:

Erakusketak ondorengo ordutegia izango du:

Astelehenetik egubakoitzetan: 18:00-20:30
Zapatutan: 12:00-14:00

Sarituak

Irailaren 9an jokatu zen Bergarako San Martinetako ageriko 34.pintura lehiaketa, eta ondorengoak izan dira sarituak:

23 urtetik beherako partaideen artean

  • 1.saria: 180 EUR eta trofeoa: Elena Castrillejo (Algorta)
  • 2.saria: 90 EUR eta trofeoa: Javier Ruano (Castro. Santander)
  • 3.saria: 60 EUR eta trofeoa: hutsik
  • Lehenengo 3 sarietan sartu ez den 1go bergararrari trofeoa: hutsik

23 urte edo gehiagoko partaideen artean

  • 1.saria: 480 EUR eta trofeoa: Ione Telleria (Bergara)
  • 2.saria: 360 EUR eta trofeoa: Juan Berrospe (Donostia)
  • 3.saria: 240 EUR eta trofeoa: Imanol Kerejeta (Azpeitia)
  • Lehenengo 3 sarietan sartu ez den 1go bergararrari: 210 EUR eta trofeoa: Martin Guridi (Bergara)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak