Administrazioa 'on-line' etxetik, herritarren txartela erabiliz gero

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ots. 26a, 10:12
Administrazioko hainbat agiri nork bere ordenagailutik eskatu ditzake herritarren txartelarekin: adibidez, liburutegian hartutako liburuaren mailegua luzatu edo lan-bizitzaren agiria eskatu. Herritarren txartela behar da horretarako.

Herritarren txartela

Kreditu txartelaren tamaina duen txartela da herritarren txartela, kolore berdekoa. Txip bat du txartel horrek, eta ordenagailuak txip hori irakurtzen duenean, sinadura elektronikoa sartu eta agiria eskatu daiteke. "Bergaran, liburutegian erabili daiteke bakarrik oraindik, liburuak erreserbatzeko edo maileguak luzatzeko, adibidez. Hala ere, hemendik gutxira beste udal zerbitzu batzuk ere egin ahal izango dira on-line, errolda agiria eskatu edo isunak ordaindu, adibidez", azaldu du Josh Mendez KZguneko arduradunak. Udal zerbitzuez gain, INEMeko tramiteak ere egin ahal izango dira txartelarekin.

Irakurgailua behar da

Herritarren txartela KZgunean atera dezake 16 urtetik gora duen edonork; doan da. Txartela erabiltzeko, baina, irakurgailua behar da. "KZguneko teklatuek, adibidez, irakurgailua dute txertatuta, eta hortxe sartzen da txartela. Bestela, ordenagailuen osagarriak saltzen dituzten dendetan erosi daitezke irakurgailuak; 10 bat euro balio dute", dio Josh Mendezek.

Dagoeneko 80 herritarrek egin dute herritarren txartela Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak