Adineko pertsonak zaintzeko ikastaroak

Edu Mendibil 2007ko azaroaren 23a

"Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi" lelopean, Diputazioko Gizarte Politikako Departamentuak mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiarrei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu.


Ikastaroak Bergarako erretiratuen egoitzan egingo dira abenduan, hilaren 10ean, 12an, 14an, 17an eta 19an. Eskolak arratsaldez izango dira, 15:00etatik 19:00etara. Ikastaro horien helburua zera da: adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzea.


Prestakuntza horretan medikuntza, psikologia, lege eta gizarte arloetako gaiak eta laguntza teknikoei buruzkoak landuko dituzte. Hainbat adituk emango dituzte hitzaldiak. Izenematea Udaleko Gizarte Zerbitzuan egin daiteke, 943 77 91 65 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak