77 piraguista Gipuzkoako eskola arteko txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko aza. 17a, 15:23
Beti-busti taldekoek zilarrezko bi domina irabazi zituzten alebinen mailan: Leire Ugaldek eta Gorka Marquezek lortu zituzten dominak.

Labegaraietan jokatu zuten zapatuan piraguismoko Gipuzkoako eskola arteko txapelketa. Lurralde osotik etorritako 77 infantil eta alebinek hartuzuten parte. Horietatik sei Bergarako Beti-busti taldeko kideak ziren, hiru, gainera, berriak. Urduri egon arren, emaitza onak lortu zituzten berriek.

  • Infantil A mutilak: Jokin Labaien seigarren postuan

  • Infantil B mutilak: Asier Gonzalez arrasatearra bosgarren

  • Alevin B mutilak: Gorka Marquez bigarren postuan

  • Infantil B neskak: Ana Usabiaga zortzigarren eta Nerea Odriozola hamargarren

  • Alevin B neskak: Leire Ugalde bigarren

Kalteak

Bestalde, txapellketa hasi aurretik Beti-busti taldeko kideak konturatu ziren kalteak egin zizkietela Labegaraietan dituzten instalazioetan, gauza batzuk apurtu eta hainbat material errekara jaurti zituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak