Horren haritik, Udal Pilotalekuko bazkarira joango diren herritarrei oharra helarazi nahi diete antolakuntzatik: "Jende asko izango gara, eta sartzeko orduan zein mahaietan antolatzeko orduan pazientzia izan dezatela".
Horrekin batera, beste ohar bat ere helarazi nahi diete herritarrei: Labegaraietako mezatara joateko autobusa antolatu dute. 10:30ean abiatuko da Fraiskozuritik. Bada, antolakuntza taldeak ohartarazi du autobus hori dela pertsona nagusiendako edo mugikortasun arazoak dituztenendako.
Pelloren Eguna antolatuta, eskertu egin nahi diote Garitanori herriko hainbat taldetan egin duen lan handia, besteak beste Alai Taldean, Lokatzan, danborradan, Aritzetan...
Egitaraua
11:00 Meza, Labegaraietako elizan.
12:30 Udal Musika Bandaren kontzertua, Udal Pilotalekuan (bigarren zatia Pellori eskainiko diote).
13:30 Triki poteoa.
15:00 Herri bazkaria, Udal Pilotalekuan. Gero abestiak eta dantzaldia egongo dira.