13:00etan izango da omenaldia. Omenduak aurresku batekin agurtuko dituzte San Joxepe elkartean bertan, eta, gainera, oroigarri bana jasoko dute. Ondoren, Jardun euskara taldeak dantza batzuk eskainiko ditu.
Luch-a eta kantuak
Ospakizunekin amaitzeko, lunch-a egongo da joandako guztientzat. Gainera, elkarteko abesbatzak hainbat kantu herrikoi abestuko ditu omenaldia girotu eta modu atseginean amaitzeko.