2008rako ez dago pilota jaialdirik aurreikusita

Xabier Urtzelai 2008ko urt. 11a, 12:56
Puntako pilota jaialdi barik geratu da Bergarako Udal Pilotalekua. Gozoki barik geratu dira Bergarako –eta ibarreko– pilotazale asko, txapelketa nagusietako partiduak ez dituztelako herriko pilotalekuan ikusten –nahiz eta amateur mailan Gipuzkoako pilotaleku erabilitakoenetako bat den–.

Are eta gehiago, dagoeneko ohitura zen Erregetan Aspek Bergaran pilota jaialdia antolatzea, baina Eibarko enpresak Astelena pilotalekuan antolatu zuen hori: "Ez dute hitza bete", adierazi du azken bi urteotan Asperekin hitzarmena adostu zuen Vitoriano Gallastegik. Are eta gehiago, dagoeneko ohitura zen Erregetan Aspek Bergaran pilota jaialdia antolatzea, baina Eibarko enpresak Astelena pilotalekuan antolatu zuen hori: "Ez dute hitza bete", adierazi du azken bi urteotan Asperekin hitzarmena adostu zuen Vitoriano Gallastegik: "Herritar moduan oso haserre nago, Patxi Mutiloak eta biok adostu egin genuelako Erregetako jaialdiak Bergaran jokatuko zituztela, eta Aspek ez du bere hitza bete". Adostasun hura publiko egin zuten, baina ez zuten kontraturik sinatu, eta asmo onak haizeak eramaten dituela geratu da, beste behin, bistan.

"Batzarra egiteko gertu"
Aspeko ordezkariak, baina, prest agertu dira Bergarako Udalarekin hitzarmen bat adosteko: "Udaleko ordezkariekin egon gura dugu. Batzarra egin eta aurtengo urterako jaialdi kopuru bat zehazteko", adierazi du prentsa arduradun Ibon Arakistainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak