Bergarako udaletxeko areto nagusian egingo duten ekitaldian parte hartuko dute, Gipuzkoako Diputatu nagusi Markel Olano; UNED-Bergarako zuzendari Juan Jose Alvarez, eta idazkari Vicente Huizi; Bergarako alkate Agurne Barruso; Euskaltzaindiako presidente Andres Urrutia; eta Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Ibone Amezaga. Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidenteak egingo du irekieta hitzaldia.
Ekitaldiaren barruan, 2007-08 ikasturtean lizentziatura lortu zuten ikasleei diplomak banatuko dizkiete.