Kanpotik 1.800 pertsona
Turismo bulegotik pasa diren guztietatik kanpotik etorri direnak 1.759 izan dira, eta bergararrak, berriz, 1.087.
Datuei dagokionez eta aurrez aipatutako hiru epetan banaturik, Aste Santuan 403 pertsona izan dira bulegora informazio bila joan direnak, eta leku guztietakoak gainera: Euskal Herria, Espainiako estatutik – gehien Madril (12 pertsona) eta Kataluniatik (61 pertsona)–, Europatik eta munduko beste leku batzuetakoak ere.
Uda partean, turismo bulegoak 2.339 pertsonei eman die zerbitzua. Kasu honetan gehienak Bergarakoak izan dira (864 pertsona). Azkenik, eta abenduko jai egunak kontutan hartuta, denera 104 pertsona pasa dira turismo bulegotik; kasu honetan ere gehienak herrikoak izan dira (63 pertsona).
Bisita gidatuak
Udal turismo bulegoan izan diren 2.846 pertsonetatik, 561ek egin dute bisita gidatua. Guztira egin dira 83 bisita gidatu. Aste Santuan sei egin ziren eta haietan 61 pertsonek esku hartu zuten. Hizkuntzari dagokionez, lau euskaraz eta bi gazteleraz egin ziren. Udan, berriz, 72 bisita gidatu egin ziren, eta horietan 447 pertsonak hartu zuten parte. Hizkuntzari dagokionez, sei euskaraz, 56 gazteleraz eta 10 ingelesez egin ziren. Abenduan zehar, berriz, bost gidatutako bisita egin dira, horietan 53 pertsona izan direlarik eta bi euskaraz eta hiru gazteleraz.Bisitari kopurua nahiko altua izan da, kontutan hartuta eta Aranburuk adierazi digun bezala "hainbat domeketan turismo bulegoa itxita egon dela –ekaineko eta uztaileko igande gehienetan, aldiz, abuztuko domeka denetan zabalik egon da eta baita ofizialki jaiegunak izan diren martxoaren 19 eta 20an ere", adierazi digu.
Datuak
ASTE SANTUAN: 403
Bergarakoak:160
EAE:119
Nafarroa:13
Espainia:89
Europa:16
Gainontzekoak:6
UDAN:2.339
Bergarakoak:864
EAE:518
Nafarroa:14
Espainia:639
Europa:238
Gainontzekoak:66
ABENDUAN:104
Bergarakoak:63
EAE:17
Nafarroa:7
Espainia:13
Europa:4
GUZTIRA 2.846
Iturria: Bergarako udala