Erakusketa: 'Don Serafinen Bergara'
Bergarako Udal Artxiboak Serafin Esnaolak bere Bergarako egonaldian (1964-1992) ateratako argazkiekin erakusketa bat prestatu du Bergarako Aroztegi erakusketa aretoan. Erakusketaren inaugurazioa azaroaren 13an izango da. Aretoak 18:00etan ateak irekiko dituen arren, inaugurazio ofiziala 19:00etan izango da.
Miguel Angel Elkoroberezibar bergararrak zuzendu duen erakusketan, don Serafinek ateratako 100 argazkiez gain, berak erabilitako zine eta diapositiba proiektoreak, zine eta argazki kamerak eta editatzeko tresnak egongo dira ikusgai. Bisitariak don Serafinek egindako hainbat film ikusteko aukera ere izango du.
Antzuolarrak Urbasako akanpadan (1976)
Erakusketak arazoaren 29ra arte iraungo du (asteartetik ostiralera 18:00-20:30, larunbatetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta igandeetan 12:00-14:00)
Liburua: 'Serafin Esnaola. Herrigintzaren erretratua'
Serafin Esnaola apaizaren biografia (Errezil 1915 - Donostia 2002) biltzen du liburuak. Herrigintzan buru-belarri aritu zen Don Serafin. Trintxerpe eta Bergara, besteak beste, dira horren lekuko. Abertzale, kirolzale, argazkizale, zinezale eta euskaltzale handia izan zen eta beti giza eskubideen alde borrokatu zuen. Giza-taldeekin lan eskerga egin zuen. Klandestinitateko euskal kleroaren berregituraketan funtsezko papera bete zuen. Berak gidatzen zuen Euskal Apaizak taldearen ekintzek nazioarteko oihartzuna izan zuten klandestinitate garaian. 2000. urtean Sabino Arana Fundazioaren saria jaso zuen.
Bere biografia osatzeko bera ezagutu zutenen 62 testigantzez eta hainbat pertsona eta giza-talde ageri diren 325 argazkiz baliatu da Elkoroberezibar, argazkietan agertzen diren guztiak identifikatuta daudelarik.
- Egilea: Miguel Angel Elkoroberezibar
- Editorea: egilea
- Laguntzaileak: Bergarako Udala, Kutxa eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak
- Orrialdeak: 176 orrialde kuatrikomian, 170x240 mm formatuan.
- Tirada: 1000 ale
- Hizkuntza: euskaraz
- Salneurria: 10 €