18/98 sumariaren epaia hilabete luza daitekeela diote

Arritxu Barruso 2007ko ira. 14a, 10:50

18/98+ lantaldeak dio egoera latza dela eta kezkatuta daudela. Deialdia egin dute irailaren 23an Altsasun ospatuko den Bat Egin egunean parte hartzeko. Ibarretik autobusak antolatuko dituzte bertara joan ahal izateko.

18/98 sumarioko inputatuei elkartasun ekonomikoa emateko eta eskubide zibil eta politikoen urraketa salatzeko aurten ere Bat Egin eguna ospatuko dute Altsasu eta Urdiain arteko San Pedroko zelaietan. Bailarako 18/98+ lantaldeak deialdia egin die ibarreko herritarrei bertara hurbildu daitezen.

Lantaldeak egindako agerraldian Espainiako Auzitegi Nazionalean hainbat enpresa, erakunde eta fundazioren aurka burutzen ari diren prozesu juridikoa salatu zuten. Salaketa horren harira Maite Aristegik adierazi zuen urte eta erdi pasatu dela azkeneko epaiketa egin zenetik eta epaitza badagoen arren, azken orraztuak eman eta behin betiko sententzia argitara eman arte beste hilabete bat pasa litekeela gainera zuen. "Sufrimendu nahikoa ez bada izan, horrek luzatzen du" adierazi zuen Maite Aristegik.

Udalbiltzan parte hartzeagatik auziperatu dituzten 20 lagunen egoera ere aipa du lantaldeak. Fiskalak horiendako 10 eta 15 urteko kartzela zigorrak eskatu dituela salatu dute.

Etorkizunean inputatuei laguntza ekonomiko emateko ekimenak egiten jarraituko dutela adierazi dute. Herritarren adierazpenak jasotzeko kaleratutako kaiera koadernoaren azterketa egiten dihardu orain Eskoriatzan eta Aristegik azaldu du bertatik lan polita irtengo dela eskubide politiko eta zibilen urraketa salatzeko oso baliagarria izango dena.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak