Lehiaketan parte hartuko duten hiru musika eskoletako irakasleek osatuko dute epaimahaia. Zozketa bidez aukeratu dute eta Beasaingo, Erandioko eta Ermuko musika eskoletako irakasleek hartuko dute azken erabakia.
Bi sari banatuko dituzte: irabazlearendako 400 euroko saria, eta publikoaren saria jasotzen duenarendako, 200 euro.
Eskolaren 25. urteurreneko ospakizunen barruan deitutako lehiaketak erantzun zabala izan du; guztira, Euskal Herriko (Bizkaiko eta Gipuzkoako) 16 talde lehiatuko dira. Hain zuzen ere, Ermuko musika eskolako lau talde; Erandioko, Bergarako eta Zumarragako musika eskoletako bina talde; Legazpiko eskolako hiru talde; eta Eibarreko, Usurbilgo eta Beasaingo talde bana.
Bergarako taldeak
Bergarako musika eskolak bi talde aurkeztuko ditu; hain zuzen ere, konbo eta soka taldeak. Konbo taldean abeslariak, gitarra elektriko jotzaileak, baxu jotzaileak eta perkusio jotzaileak hartuko dute parte. Soka taldean aldiz, biolinistak eta biolontxelo jotzaileak ariko dira.