120 liburu saldu dira Jardunen kanpainan

Monika Belastegi Aranzabal 2010eko uztailaren 9a

Euskarazko irakurketa bultzatzeko kanpaina berezia egin du euskara elkarteak

Astebetean euskarazko 120 liburu saldu dira Jardunek antolatutako Euskarazko Irakurzaletasunaren Astean. Batik bat, haur eta gazteendako liburuak saldu dira eta antolatzaileak oso pozik daude izandako emaitzarekin, lehenengoz antolatu dutela kontuan izanda, gainera. Hala, datorren ikasturtean berriz antolatuko dutela ere aurreratu dute. Ekainaren 28tik uztailaren 3ra arte iraun du ekimenak eta egun horietan Elkar Megadendan erositako liburuen prezioaren erdia elkarteak ordaindu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak