Anartz Agirre kazetari bergararrak egingo ditu moderatzaile lanak. Mahaiaren bueltan, berriz, hainbat lagun izango ditu: Unai Aranzabal ziklista, Rachel Olabarria futbolaria, eskola kiroleko ordezkariak eta Joxean Iñarra Bergara kirol elkarteko ordezkarien izenean.
Kultur etxean izango da mahaingurua, eguaztena, hilak 29, 19:30ean.