Kalez kaleko salmenta kontrolatuko dute udaltzainek, debekatuta dagoelako

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 29a, 09:44

Horri buruzko kexak jaso dituztelako hartu dute erabaki hori.

Kalez kale egiten duten salmenta kontrolatu egingo du aurrerantzean udaltzaingoak, debekatuta dago hori egitea eta. Udaletxean hainbat kexa jaso dituzte gai horren inguruan eta horregatik hartu dute erabaki hori. Victoriano Gallastegi alkateak azaldu duenez, "herritar batzuk esan digute kalez kaleko salmenta egiten ari direla batzuk Bergaran. Hori debekatuta dago eta udaltzainek instrukzioak jaso dituzte dagoeneko salmenta mota hori kontrolatzeko. Hasieran hori ezin dutela egin esan diete udaltzainak, baina ez badute kasu egiten, beste neurri batzuk hartu beharko dituzte". Zehazki, CD, DVD eta antzekoen salmenta egiten dutela eta jaso dituzte kexak udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak