Osintxutik ere pasako dira Donostiarako autobusak

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko aza. 28a, 10:46
Donostiara doazen bi pasako dira egunean, eta beste bi handik Bergarara doazenak.

Donostiara doazen bi autobus pasako dira egunero Osintxutik, eta beste bi Donostiatik Bergarara datozenak. Garraio zerbitzu berria martxan jarri zutenean Osintxuko geltokia kendu egin zuten, autobus guztiak saihesbidetik pasatzea zen asmoa. Osintxuarren kexen ondorioz, lortu dute egunean bi autobus, norabide bakoitzean, behintzat, pasatzea. Hauxe da ordutegia: Donostiatik Osintxura lan egunetan: 08:00etakoa eta 13:00etakoa geldituko dira. 11:00etakoa kendu egin dute. Zapatuetan, 21:00etakoa geldituko da Osintxun. Eta Donostiara joateko: 08:20an eta 15:50ean inguruan helduko da Osintxura, Arrasaten 08:00etan eta 15:30ean irtenda. Zapatu eta domeketan lehengo ordutegiak jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak